2015eko irailaren 25ean, eta bi urteko lanketaren emaitza gisa, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako 2030 agenda onartu zuen. 17 helburu orokor eta 169 helburu zehatz biltzen dituen dokumentuan, pertsonen eta planetaren ongizaterako ildoak markatu ziren, esparru ekonomiko, sozial eta ingurumenekoan kokatzen direnak.
Urte berean, 2015eko maiatzaren 24an, Francisco Aita Santuak argitara eman zuen Laudato Si’ (‘bedeinkatua izan zaitez’) entziklika, guztion etxea den Lurra zaintzeko irizpideak zehazten dituena, “egiazko giza ekologiaren” bidez. Dokumentuak zazpi helburu biltzen ditu eraldaketa ekologikorako bidean, ekologia sozial eta kulturalak bideratuta.
Aipatutako dokumentuek bat egiten dute bete-betean BAMek ezarrita dituen misio, bisio eta balioekin. Gure identitatea zedarritzen duten printzipioetan oinarrituz, eta gure izaera kristauarekin bat eginez, konpromiso saihestezina planteatzen digute aipatutako bi ekimenek. Horrela, bada, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak eraldaketa horretarako bere esku dauden bideak jorratzeko konpromisoa hartzen du bere eguneroko jardueran.
Garapen jasangarrirako helburuak eta 2030 Agenda
2015eko irailaren 25ean, munduko liderrek beren egin zituzten zenbait helburu global, pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta guztion ongizatea bermatzeko asmoz, garapen jasangarrirako agenda berri baten parte gisa. Helburu bakoitzak datozen 15 urteetan erdietsi beharreko helburu espezifikoak ditu.
Eta horietara iristeko, ezinbestekoa da denek betetzea norberari dagokiona: gobernuek, sektore pribatuak, gizarte zibilak eta zu eta gu bezalako norbanakoek.
2015eko maiatzaren 15ean, Francisco Aita Santuak Laudato Si’ (Bedeinkatua izan zaitez) izeneko entziklika argitaratu zuen, oinarri hartzen duena eraldaketa ekologikoa eta ekologia integrala.
2017ko urtarrilaren 1ean, abian jarri zen Pertsonen garapen integralerako zerbitzurako dikasterioa.
2020ko maiatzaren 24an, Francisco Aita Santuak hasiera eman zion Laudato Si’ entziklikaren hausnarketarako urteari, eta gonbitea luzatu zuen gure Etxe komun hau zaintzeko eta neba-arreba zaurgarrienei laguntzeko.
2021eko maiatzaren 25ean Laudato Si’ plataforma eratu zen. Bertan, dokumentuan jasotzen diren zazpi helburuak lantzeko zazpi urteko epea zehaztu zen, erabateko jasangarritasuna lortzeko ibilbidea zedarritu zen, eta proiektuen bitartez atxikitzeko gonbitea luzatu zen.
Laudato Si’-ren helburuek bat egiten dute Agenda 2030en jasotakoekin.
BAM 2030 agendarekin eta Laudato Si’ helburuekin bat
Lehen azterketa batean BAMen misio, bisio eta balioen eta GJHen zein LSHen artean egon daitezkeen lotuneak identifikatu ziren. Lotura horiek aurretik BAMen egindako hausnarketekin erkatu ziren, hiru eremutan jarrita fokua:
Identitatea
Hezkuntza-eredua
Garapen jasangarrirako helburuak
Prozesu horren emaitza gisa, hausnarketa estrategikoa, misioa, bisioa eta balioak eta GJHak zein LSHak uztartzen dituen proposamena egin zen. Proposamen horrek hiru helburu espezifiko biltzen ditu lan-esparruan:
HE ERAKUNDEA:ekologia integralaren ikuspegia erakundearen estrategia eta jarduerarekin uztartzea, guztiontzako onerako ekarpen gisa.
HE IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA:ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan ekologia integralaren eta guztiontzako onaren ikuspegia txertatzea, GJHen bitartez.
HE ESPIRITUALTASUNA:hezkuntzarako jarduera pastorala berrinterpretatzea, aldaketa integralaren ikuspegitik.
Hiru helburu horiek aintzat hartuta, BAMek datozen urteetarako dituen erronkak zedarritu dira, bi esparrutan ardaztuta: hezkuntza-eredua, eraldaketarako tresna gisa eta erakunde mailako konpromisoa.
BAM erronkak
Aurkeztutako abiapuntu horretatik eta barne-hausnarketa baten emaitzaz, BAMek bere jardunarekin uztartzen diren erronkak identifikatu ditu bai GJHen artean bai LSHen artean.
Erronka horiek BAMen misioan, bisioan eta balioetan islatzen dira.
Hasierako prestakuntza eskaintzea irakasleei, sormenez eta eraginkor erantzuteko haien lan-esparruko beharrei
Euskal hizkuntza eta kultura lantzea ikuspegi ireki eta pluraletik
Lanean ari diren langileen etengabeko prestakuntza
Ikerketa pedagogiko-didaktikoa irakaskuntzaren esparruan”
Hezkuntza-bikaintasuna
Gizartea eraldatzea
GJH
LSH
Justizia
Ekitatea
Elkartasuna
Elkarrizketa
Irekitasuna
Partaidetza
helburua:Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea
helburua:Genero‐berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea
helburua:Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea
helburua: Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea
helburua:Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea
helburua:Neurri urgenteak hartzea klima‐aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko
helburua:Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan
helburua:Lurraren aldarria
helburua:Pobreen aldarria
helburua:Ekonomia ekologikoa
helburua:Bizimodu jasangarria
helburua:Hezkuntza ekologikoa
helburua:Espiritualtasun ekologikoa
helburua:Erkidego konpromisoa eta ekintza partehartzailea
Hezkuntza-eredu eraldatzailea
Hezkuntza-zentro garen heinean, BAMen ardura behinena hezkuntza-ereduari dagozkion gida-lerroak eta erronkak identifikatzea da. Baina hori baino haratago, eta gure helburua irakasleak prestatzea izanik, gogoan dugu hezkuntzak aldaketa sozialerako duen garrantzia eta gure ikasleek duten gaitasuna hemen jasotako erronken irismena biderkatzeko haien lan-esparruan. Hori dela eta, BAMek sei arlotan oinarritzen den hezkuntza-eredu eraldatzailea sustatu nahi du:
GURE HEZKUNTZA-EREDU ERALDATZAILERAREN OINARRIAK
BIKAINTASUNA
JUSTIZIA
EKITATEA
INKLUSIOA
KULTURA ETA IDENTITATEA
JASANGARRITASUNA
Erakunde konprometitua
Bestalde, BAMen kontziente gara irakasleen prestakuntzatik haratago erakunde gisa dugun eragiteko ahalmenaz beste esparru batzuetan ere, eta gaitasun hori baliatu nahi dugu gure konpromisoa eremu horietara ere zabaltzeko, honako oinarrietatik abiatuta:
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola Bilboko elizbarrutiaren erakundea da, herritarren zerbitzurako sortua, eta bereziki, hezkuntza-komunitatearen zerbitzura. Kristau izaeratik abiatuta, irakasleen goi-mailako prestakuntza eskaintzen du, irakaskuntzaren bidez, eta ikerketa eta hezkuntza-berrikuntzaren bidez.
BAMen nortasuna eta misioa, bai eta bere irakaskuntza-eredua hiru ardatz nagusiren bidez definitzen da:
Kristau inspirazioko hezkuntza, egungo eta bertako testuinguru soziokulturalean errotua.
Euskal kultura eta hizkuntza lantzea.
Irakasleen etengabeko prestakuntza eta ikerketa pedagogiko-didaktikoa irakaskuntzaren arloan
Balioak
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola erreferentziako zentroa da Euskal Herrian, eta kristaua den neurrian justizia, zuzentasuna, elkartasuna, elkarrizketa, irekitasuna eta parte hartzearen balioak proposatu eta garatzen ditu. Euskal kulturan sustraitua denez, bere garapenean eragiten du ikuspegi ireki eta anitzarekin.
Unibertsitate mailako komunitatea da eta bere profesionalek ekintzaileak, konprometituak eta egoera sozialari eta hezkuntzari begira lan egiten dute ikuspegi diziplinartekoaz, bikaintasuna eta gizartearen aldaketa lortzeko.
Eskolak honakoa eskaintzen du:
Irakasleen hasierako prestakuntza, lanean sortuko diren beharrei modu kreatibo eta eraginkorrean erantzuteko gaitasuna izateko.
Jardunean dagoen irakasleari etengabeko prestakuntza.
Ikastetxeekin kolaboratu, eurekin batera didaktika aplikatuan ikertuz.
BAMen gure ikasleen erosotasun guztiak lortu nahi ditugu, haien beharren araberako kalitateko instalazioak eta zerbitzuak eskainiz. Beraien ikasketak inolako kezkarik gabe egiteko leku atsegina izan nahi dugu.
Instalazioak
Wifi konexioa eremu guztietan eduroam sarean.
Ikasleentzat hiru fotokopiagailu, kopiak egin, testuak eskaneatu eta USBtik inprimatzeko aukerarekin.
2.0 gela esperimentala 40 pertsonentzat, arbel digitala, 25 ordenagailu eramangarri, gelako zerbitzaria eta irakaslearentzako ordenagailuarekin.
14 gela 40 pertsona ingururentzat, arbelarekin, proiektorearekin eta megafoniarekin.
2 gela 50 pertsonarentzat, arbelarekin, proiektorearekin eta megafoniarekin.
Gela bat 90 pertsonarentzat, arbelarekin, proiektorearekin eta megafoniarekin.
Laborategia 40 posturekin, mugitzeko mahaiekin, postu guztietarako entxufeekin, oinarrizko laborategi ekipamendu eta proiektorearekin.
Erabilera anitzeko gela bat 50 posturekin, mugitzeko mahaiekin eta proiektorearekin.
Musika gela, 60 pertsonarentzat, eskolako musika tresna ezberdinez osatua, goi-fidelitateko katearekin, megafoniarekin eta proiektorearekin.
Plastikako gela 40 posturekin, proiektorearekin, eta lanerako behar den material guztiarekin.
2 Gimnasio, kirola egiteko eta gorputz adierazpeneko materialarekin eta soinuarekin.
Talde lanerako gela, 80 posturekin.
Lan egiteko 2 gela.
Ikasteko guneak.
Ikasleentzako jantokia 30 posturekin, mikrouhin labeak eta harria dituena.
Liburutegia
Hezkuntza arloan espezializatua, batez ere Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ezagutza arloen didaktikan.
35.000 ale euskarri ezberdinetan.
200 aldizkari baino gehiago, euretatik 100 harpidetzarekin.
30 postuko bi gela bakarrean ikasteko.
2 informatika-gune ikasleek bibliografia bilaketak egiteko.
Gure historia
BAMen sorrera 1948an sortu zen “Begoñako Andra Mari” Irakasleen Eskolan dago. 1978an Unibertsitate Eskola bihurtu zen Bilboko Unibertsitatera (gaur egun UPV/EHU) atxikita.
Bilboko Elizbarrutia titularra dela Derioko Seminarioan kokatuta egon zen 1973tik 1993ra bitartean, eta horregatik “Derioko Eskola” moduan izan zen ezaguna. 1993-1994 ikasturtean Bilboko Barrainkua kalera leku aldatu zen. Une honetan behin-behineko egoitza du Derioko Seminarioan, Bilboko eraikin berriaren lanak bukatu arte.
2009-2010 ikasturtetik aurrera, gradu berriak ezarri direnetik, Deustuko Unibertsitatera dago atxikita.
BAMek bizirik eusten die berezko dituen bere izatearen oinarri bereizgarri nagusiei: batetik kristau izatea eta, bestetik, Euskal Herriaren ezaugarri kulturaletatik abiatuz, edozein gizarte demokratiko bereizten duten aniztasun zientifiko, politiko eta soziala bultzatuko duten irakasleak prestatzea.