Caritasen Haurtzaro Proiektuari laguntza ematea ikasturte batean. Proiektu horren helburua egoera zailean bizi diren adingabeen eta familien gizarte-bazterketa prebenitzea da.
Programaren hartzaileak 6 eta 14 urte bitarteko haurrak dira, eskola-zailtasunak dituztenak eta desabantaila-egoeran edo gizarte-bazterketako egoeran dauden gizarte-, familia- eta komunitate-inguruneetako zailtasunak dituztenak.
Hauek dira lan-arloak: hezkuntza-laguntza, aisialdia, osasunerako hezkuntza eta gizarte-trebetasunak.
Laguntza astero (2 ordu) eta ikasturte osoan zehar ematen da.