BAM, Elizbarrutiko erakunde legez, bere misioaren baitan bere ikaslegoari kristau inspirazioko prestakuntza eskaintzea du helburu. Horrela, BAMeko eskaintza akademikoan ikasleek Gaitasun Akademikorarko Eliz Agiria (DECA) delakoa lortzeko ikasketak egin ditzakete. DECA agiriak, erlijioaren didaktikan espezializazioa egiaztatzen du eta beharrezkoa da ikastetxeetan erlijioa irakasteko.
Prestakuntza hau lortzeko hautazko hiru ikasgai (18 ECTS) egin behar dira graduko hirugarren eta laugarren mailan ordutegi arruntean, bigarren mailako ikasketa planaren oinarrizko beste ikasgai batez gain.