Conoce BAM - Cabecera
Irakurri gehiago …Conoce BAM - Cabecera
- Hits: 106
BAMen zure etorkizuna prestatzen dugu, zure balioak, trebetasunak eta bokazioa bultzatuz. Horregatik eskaintzen dizugu unibertsitate-esperientzia hurbila, praktikoa eta nazioarteko ikuspegiarekin. Hemen aurkituko dituzu BAM zure aukerarik onena izateko arrazoiak.
BAMen ez zara bat gehiago izango; ezagutuko zaitugu eta aurrez aurre ezagutuko gaituzu. Zure ondoan egongo gara lehen egunetik, unibertsitate-ikasketetan bidea egiten laguntzeko.
Gradu-ikasketak amaitu ondoren, laneratzeko lehenengo urratsak ematen lagunduko dizugu.
Esperientzia luzeko irakasle-ikertzaileak maisu-maistren prestakuntzan.
Hezkuntza-sare nagusietako ikastetxeetan egingo dituzu praktikak.
Estatuko edo nazioarteko beste unibertsitate batzuetan egonaldiak eginez osatu ahal izango dituzu ikasketak.
Tutore bat izango duzu, zure prestakuntza-prozesuan zehar eta unibertsitate-bizitzara egokitzeko prozesuan aholkatu eta gidatzeko.
Urtero bi beka-deialditan parte hartu ahal izango duzu: Eusko Jaurlaritzako ofiziala eta BAM beken deialdia (% 10etik 50era arteko deskontuak lortu ahal izango dituzu ordaindu beharreko hilekoen zenbatekoan).
Partaidetza eta elkartasuna indartu ahal izango dituzu, gizarteko errealitate zaurgarrietan inplikatuz.
Arreta pertsonalizatua eta hurbila izango duzu; talde txikietan lan egingo duzu, eta prestakuntza praktikoa jasoko duzu.
Ondo zehaztutako hizkuntza-ibilbidea proposatzen dizugu, etorkizunean irakasle bikaina izate zaitezen.
Irakurri gehiago …10 arrazoi BAM aukeratzeko
urte baino gehiago maisu-maistren prestakuntzan
irakasle baino gehiago Lehen eta Haur Hezkuntzako tituluarekin
irakasle aditu esperientzia luzearekin
eko okupazio-tasa
praktiketako hitzarmen
plaza mugikortasun programa desberdinetan
unibertsitate-hitzarmen nazio eta nazioarteko mugikortasun programetan
urtean beka eta diru-laguntzetarako
Irakurri gehiago …BAM zenbakitan
BAM ezagutu dezazun nahi dugu. Horregatik azoka desberdinetan parte hartzen dugu, etorkizuneko ikasleei gure gradu eta tituluak ezagutzera emateko.
Unibertsitatea aukeratzea zure etorkizuneko erabaki garrantzitsuenetako bat da. Horregatik, gure ateak irekitzen dizkizugu eguneroko esperientzia erreala bizi dezazun gure eskolan. Espazioak ezagutu, irakasleekin hitz egin eta etorkizuneko hezkuntzako profesionalak nola prestatzen ditugun jakin dezazun nahi dugu.
Ezagutu gure ikasgelak, tailerrak, liburutegia eta elkarlanerako espazioak.
Entzun BAMeko kideen benetako esperientziak eta aholku praktikoak.
Ezagutu gure lan egiteko modua, hezkuntza-berrikuntzan, laguntza pertsonalizatuan eta prestakuntza praktikoan oinarritua lehenengo mailatik.
Gure orientazio-taldeak onarpenari, bekei, hizkuntzei edo gradu bikoitzari buruzko galdera guztiak erantzungo ditu.
Bete formulario hau eta gorde zure lekua
Eskola ezagutu ahal izango duzu, gure Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Gradu Bikoitzeko graduei buruzko informazio-saioa eskainiko dizugu, eta euren esperientzia kontatuko dizuten irakasle eta ikasleekin hitz egin ahal izango duzu.
Plazak mugatuak dira, arreta pertsonalizatua bermatzeko.
Ezagutu nahi zaitugu!