Araduradunak
Arduradunak
Irakurri gehiago …Araduradunak
- Hits: 150
Irakurri gehiago …Araduradunak
Irakurri gehiago …Zuzendaritza taldea
BAMen Hezkuntza Eredua gure hezkuntza-proposamenaren erreferentzia eta ardatza da. Esparru hori gure hezkuntzako esku-hartzearen ildoak bideratzeko abiapuntua da, eta egin nahi dugun bidea adierazten du. Hezkuntza-eredua da gure hezkuntza-prozesuaren norabidea markatzen duen gida.
Hezkuntza-ereduaren elementuak irakaskuntza-lanaren ardatza dira, gure ikasleei helarazi nahi zaien irakaskuntza-ikaskuntza eredua, eta funtsezko lekua dute Eskolaren arkitektura pedagogikoari eta gure Eskola Proiektuari buruzko erabakiak hartzerakoan.
Ikasgelan egiten diren irakatsi eta ikasteko jardueren helburua hauxe da: ikasleengan beharrezkoak diren baliabide kognitiboak, ezagutza teorikoak eta metodologikoak, jarrerak, trebetasunak eta hautemateko, ebaluatzeko, aurrea hartzeko eta erabakitzeko eskemak mobilizatzeko gaitasuna garatzea, ikastetxe batean eta lehen hezkuntzako zein haur hezkuntzako gela batean gertatzen diren egoerei aurre egiteko asmoz.
Etorkizuneko irakasleak, diziplina bakoitzaren ezagutza sakona izateaz gain, diziplinarteko ikuspegia integratuko du bere proposamen pedagogikoetan.
BAMen hezkuntza ereduak ebaluazio formatiboaren garrantzia azpimarratzen du, ezagutza eraikitzeko prozesuaren motor gisa; izan ere, horrekin lotuta dago bai zer eta nola irakasten den, bai zer eta nola ikasten den.
Kultura zientifikoa garatzea ezinbestekoa da erronka zientifiko, tekniko eta pedagogikoen aurrean hartzen diren erabakiei buruz ikuspegi kritiko eta zorrotzarekin hausnartzeko, eta horrek zientzia guztiak, formalak, sozialak eta naturalak, sakon ezagutzea eskatzen du.
Ebidentzia enpirikoan eta ikerketan oinarritutako hezkuntza-eredu baten helburua irakatsi eta ikasteko estrategiak eta esku-hartzeak ikerketa eta ebaluazio zorrotzen bidez eraginkorra dela frogatu den horretan oinarritzen direla bermatzea da.
Irakasle, ikasle eta komunitatearen arteko hezkuntza-harremana da ikaskuntza-prozesuaren ardatza. Hezkuntza-harreman horrek honako hauetan oinarritutako irakaskuntza-estiloa sortzen du:
Irakurri gehiago …Hezkuntza eredua
PLAN ESTRATEGIKOA IPARRORRATZA 2025-2030
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola hezkuntzako profesionalak prestatzera zuzendutako erakundea da, eta horregatik, maisu-maistren hasierako prestakuntzan espezializatutako unibertsitate-erakunde gisa dugun eginkizunari buruzko etengabeko hausnarketa egitea gure izaeraren parte da
Datozen urteetan murgilduko garen testuingurua konplexua eta desafiatzailea da. Hezkuntza-arloa berrikuntza eta eraldaketa handien garaian dago, eta BAMen ekarpena baliotsua eta bereizia izango da, bai hasierako prestakuntzan, bai irakasleen etengabeko prestakuntzan
Klaustroko kide guztiok jakitun gara gure inplikazioa ezinbestekoa dela plan honetako proiektu estrategikoen aurrerapenean laguntzeko, nor bere lekutik, bere eskumenetatik, bere interes eta konpromisoetatik. Ibilbide partekatua eta kolektiboa da; ziur gaude elkarrekin gai izango garela ikerketarako eta ezagutzaren transferentziarako dugun gaitasun indartzeko, eta hezkuntzako profesional kritikoak eta konprometituak prestatzeko gizarte-erronkari erantzuteko.
Lanean jarraituko dugu, etorkizuneko hezkuntza hobetu eta ehuntzen
Plan honek datozen urteetarako 5 lehentasun estrategiko eta eskolaren ekintza-plana biltzen ditu, eta 8 proiektu estrategiko eta adierazle ezartzen ditu aurrerapausoak neurtzeko.
P1. Eskaintza berriak aztertu, diseinatu eta merkaturatzeko prozesua martxan jartzea behar berriei erantzuteko eta gure diru-sarreren iturria dibertsifikatzeko
P2. Ikerketa-jarduera sendotzeko plana garatzea, hezkuntza-sistemaren oinarrizko espezializazio-ildoetan arreta jarriz
P3. Gizartea eraldatzeko prestakuntza zabaltzea
P4. Euskararen eta euskal kulturaren ikaskuntza eta transmisioa indartzea
P5. Komunikazio-plan berria diseinatu eta hedatzea
P6. EBI zentroen sarearekin batera egindako lana indartzea
P7. Gure ikasle ohiekiko harremana antolatzea eta indartzea
P8. Etorkizunerako talde-lanaren eta parte-hartzearen antolaketa eta dinamikak diseinatzea, eskolako eguneroko jardueraren eta hausnarketa honetatik eratorritako proiektu estrategikoen inguruan
Irakurri gehiago …Plan estrategikoa