Begirale gisa aritzeko ezinbesteko prestakuntza. Eusko Jaurlaritzaren titulu ofiziala eskuratuko dute ikastaroa egiten dutenek. Eta orobat, Lanbideren bigarren mailako kualifikazio profesionala.
Helburua
Umeen begirale gisa jarduteko ezinbestekoa den formazioa jasotzea.
Edukia
- Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntza-jarduerak
- Taldeko eta hezkuntzako prozesuak denbora librean
- Animazio-teknikak eta -baliabideak
- Aisialdiko jarduerak dinamizatzeko praktikak